XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

c) Itsasertzearen barrukaldearen aurrean duen garrantzia nabaria da kartografoentzat (eta bere bezeroentzat).

Interes estrategiko eta komertzialaz gain, badirudi beste faktore batek ere parte hartzen duela, hau da, Erret bide eta igarobide ezezagunetatik at dauden barrukaldeko lurralde haundien ezezagupena.

1. Taulatik ateratako estatistikek argi eta garbi isladatzen dute guzti hau, zeren, XIX. mendea ondo sartu arte, Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako barrukaldeak leku asko ia ez dira kartografian agertzen.

Udal artxibategietan dagoen eskuz eginiko kartografiari dagokionean ere joera berdina agertzen da, Pabeko delakoak argitaraturiko katalogoan ikus daitekeen bezala, hemen azpimarragarria delarik honako leku hauei buruzko kartografia: Baiona, Donibane Lohitzune / Sokoa, Donibane garazi....

4. 6) Katalogaturiko kartografiaren tematika Katalogaturiko agirietan ikusi ahal izan dugunez, hauen tematika aldatu egiten da errepresentazio eskala (mapa edo plano) eta garai historikoaren arauera.

Hau da, XIX. mendetik aurrera batez ere, kartografi-teknikaren garapen haundiagoak gai ugaritasun zabalagorako aukera eskaintzen du (Batez ere Frantzian eta Europan orokorrean).

Eskala eta ezaugarriak direla eta (agiri inprimatu gabeak, behar konkretuak betetzeko eginak...), planoek tematika ugaria ukitzen dute.

Honi buruz ikus Pabeko -eko katalogoaren aurkibidea, hemen materialen gehiengoa mota hauetakoa delarik: 1) Geografia fisikoa.

2) Ekonomia (komunikabide, instalakuntza hidrauliko, nekazaritza, silbikultura, ehiza eta arrantza, industria, esku langintza).

3) Instituzioen historia.

4) Jabegoaren historia.

5) Elizaren historia.

6) Arkitektura zibil, militar, eta erlijiosoa, itsasportuak.

7) Osasun publikoa.

8) Bizitza intelektual eta artistikoa.

9) Kartografia.

Aurkibide honek eskaintzen duen informazio aberastasuna benetan garrantzitsua da, Bidasoatik honaindiko edozein artxibategik eman dezakeena baino askoz ere interesgarriagoa.

Dokumentazio mota honek interes haundia du historiagileentzat, herri mailako ikerketetarako batez ere, duen ugaritasun eta zehaztasuna dela eta, lehen eskuko informazioa bait da.

4. 6. 1) Oinarrizko kartografia tradizionala Oinarrizko kartografia esaten zaio espazio eta lokazio oinarrizko informazioa ematen duenari: kokaera (koordenada geografikoak) eta fisiografia (erliebea).

Mota honetakoak dira mapa katastral eta topografikoak (I. G. N. delakoak 1:50000 eskalan argitaratuak adib.).

Mapa hauek ematen duten informazio eta oinarrizko datuak ondoren gai-mapetan erabiltzen dira.

Mapa historiko gehienak mota honetakoak dira hauen ezaugarriak ez datozenarren bat gaur egun oinarrizko kartografia bezala ulertzen dugunarekin.

XVI, XVII eta XVIII gn. mendearen zati haundi baten, mapa hauek honako informazio hau ematen zuten: a) Lokalizazio / kokaera; honek latitude informazioa baino ez zuen ziurtatzen, lonjitudea nolabaiteko zehazgabetasunarekin kalkulatzen bait zen.

Modu berean espazioaren muga eta formak erruz beterik zeuden, ez bait ziren neurketa geodesikoetan oinarritzen.

b) Datu fisiografikoak: hidrografia, topografia, ikuspegi oblikuoa sistema jarraituz (XVI eta XVII. mendeak) eta perspective cavalliere sistemaren arauera (XVII eta XVIII. mendeak).

Zehazgabetasun haundia informazio osoan.

d) Datu politikoak: Kartografiaturiko espazioen banaketa merindade edo herrialdeetan, hiri herri garrantzitsu, erret bideen seinaleztapena eta oso gutxi gehiago.

Kartografiaturiko agirien sailkapena ikuspuntu desberdinetatik egin liteke, izan ere badaude oinarri bezala hartu litezkeen eredu desberdinak (ROBINSON, 1985).